PIlota

Ez dirudi Zabaletaren lesioa oso larria denik

Guaixe 2022ko aza. 9a, 11:50

Atzelari etxarrendarrak Akilesen tendoian arazoak ditu

Jose Javier Zabaletak ezin izan zuen igandean Bizkaia pilotalekuan jokoan zuen partida bukatu ezker hankako Akilesen tendoian oinazeak zituelako. Asteartean erresonantzia egin zuen eta badirudi lesioa ez dela larria. Etxarrengo atzelariak gaur, asteazkena, jakingo du zehazki zein den Akilesen tendoian duen arazoa edo gaitza. Hurrengo egunetan atseden hartuko du eta datorren astean lesioa sendatzeko tratamenduarekin hasiko da.