Nafarroako Jubenilen Lau eta Erdiko jardunaldia Etxarrenen

Azaroaren 15ean, asteartean, Guillermo Mazo Memorialeko lau partida jokatuko dira Aranburu pilotalekuan. 

Etxarrengo Aranburu pilotalekuak Nafarroako Jubenilen Lau eta Erdiko Txapelketako hirugarren jardunaldia hartuko du azaroaren 15ean, 18:00etatik aurrera. Tartean, Irurtzun klubeko Salcedo sartuko da lehian, Zugarraldeko Lakuntzaren kontra. 

Azaroak 15, 18:00etan, Etxarrengo frontoia

  • Sanchez (Oberena) – Armendariz (Huarte)
  • Salcedo (Irurtzun) – Lakuntza (Zugarralde)
  • Santesteban (Oberena) – Garcia de Albizu (San Miguel)
  • Apezetxea (Erreka) – Urmeneta (Zugarralde)

Azaroak 16,  18:00etan, Lekunberri

  • Garaño (Ultzama) – Elizegi (Umore Ona)
  • Agesta (Erreka) – Sotil (Larraun)
  • Sarasibar (Oberena) – Galartza (Larraun)
  • Goldarazena (Larraun) – Antimasberres (Lagunak)