Pilota

Elordi eta Zabala Binakako bikote gisa mustuko dira

Guaixe 2022ko aza. 30a, 10:40
Zabaleta, Elordi eta Tolosa, material aukeraketan. ASPE

Binakako lehen jardunaldia itxiko dute, Eibarren

Binakako Txapelketako hasierako ligaxkako lehen jardunaldia gaur, asteazkena, itxiko da, Binakakoan mustutzen den Elordik eta Zabaletak Altuna ordezkatuko duen Elezkanoren eta Tolosaren kontra San Andres egunean Eibarko Astelenan jokatzekoa duten partidarekin. 

Esan bezala, Altuna oraindik ez da Ezkurdiaren kontrako Lau eta Erdiko finalik behar bezala errekuperatu eta eskuin eskua mindua du oraindik. Luxuzko ordezkoa izango du, 2021ean Zabaletarekin batera Binakako txapeldun izan zen Danel Elezkano. 

Aitor Elordi une bikainean dago, Lau eta Erdi ikusgarria egin eta gero –Ezkurdia eta Laso irabazi zituen–, eta Zabaleta, egungo atzelaririk onenetakoa da. Orpazurdan zituen arazoetatik osatzen ari da, eta gaurko partidarako presta dago. Aurrean, esan bezala, Elezkano eta Tolosa dituzte, biko sendoa. Hortaz, partida ederra espero da pilotaren katedralean. 

Binakako partida honekin Eibarko Astelenan egin diren obrak mustuko dira. Ekainaren 24tik egon da itxita katedrala, eta berrikuntza lanek 350.000 euroko aurrekontua izan dute. Kantxan margoketa lanak egin dira, baina pilotaleku barruko biltegi, aldagela eta bestelakoetan egin dira lanak.