Etxarrenen su hartu zuen kamioiaren sutea, itzalita

Guaixe 2023ko ots. 10a, 10:20
Altsasuko Suhiltzaile Parkeko suhiltzaileek itzali zuten sutea. NAFARROAKO SUHILTZAILEAK

Zura garraiatzen zuen kamioi batek su hartu zuen

Nafarroako Suhiltzaileek azaldu dutenez, bart zura garraiatzen zuen kamioi trailer batek su hartu zuen Etxarrenen, NA-2410 errepidean. Zorionez, ez zen kalte pertsonalik izan, baina kamioia guztiz erre zen. Altsasuko Suhiltzaileen Parkeko suhiltzaileak bertaratu ziren sutea itzaltzera.