Binakako finalerdietako ligaxkako lehen jardunaldiak bi partida ikusgarri utzi ditu. Larunbatean, Labriten, Elordik eta Zabaletak Peña eta Mariezkurrena izan zituzten garaile eta katedrak aurreikusi moduan, bi jotzaile handiren arteko gudua izan zen Bombonerakoa, Jose Javier Zabaletak irabazi zuena. Etxarrendarra ikusgarri aritu zen eta Mariezkurrenaren aurrean oso nagusi ikusi zitzaion. Elordi eraginkor batek lagunduta, eroso irabazi zuten, 22 eta 14, eta finalerdietako ligaxkako lehen puntu baliotsua lortu zuten.
Beste partida, Altuna-Tolosaren eta Laso-Imazen artekoa, epikoa izan zen. Partida luze eta oso gogorrean 22 eta 21 gailendu ziren Laso eta Imaz, lau pilotariek lehertuta bukatu zuten partidan, Tolosak bereziki, azken tantoak maiki, ezin mugituta, jokatu baitzituen. Altunak ia bien lana egin behar izan zuen azken txanpa horretan. Lasok eta Imazek ia bikoitza balio duten puntua lortu zuten.