Pilota

Sanferminetako desafioa, Asperendako

Guaixe 2023ko uzt. 14a, 10:33

Aspeko pilotariak, desafioa irabazi berritan. ASPE

Peio Etxeberriak, Elordik, Zabaletak eta Zabalak egindako lanari esker 1.200 olio botila irabazi ditu Eibarko promotorak

Uztailaren 13an, osteguna, Sanferminetako Urzante olioa desafioa jokatu zuten, Labriten, Aspek eta Baikok. Egunero bezala, festa giro paregabea zegoen Bomboneran.

Lau eta erdian, Peio Etxeberria (Aspe) argi nagusitu zitzaion Urrutikoetxeari (18 eta 9). Hasieran parez pare aritu ziren bi pilotariak, baina 8 eta 7 tik 18 eta 9ra joan zen Etxeberria, ziztu bizian. 

Binakakoan, Elordik eta Zabaletak, binakako egungo txapeldunak, Peña II.a eta Imaz izan zituzten aurkari. Zabaleta aurreko egunean jokatzetik zetorren, baina ez zitzaion nekea antzeman. Zabaletak dominatu zuen eta Elordi aurreko partidetan baino finago aritu zen. Azkenean, 22 eta 11 gailendu ziren Aspekoak 48 minututan 463 pilotakada gurutzatu ziren partidan, eta desafioa irabazi zuten. 

Hirugarren partidan, nahiz eta guztia erabakita egon, gogotsu lehiatu ziren Zabala eta Artola buruz buru. Lehia oso gogorra izan zen, eta bi pilotariek ez zuten oparirik egin. 15 tantoan berdindu eta gero, Artolak aurrera egin zuen eta, azkenean, Baikokoa gailendu zen, 16 eta 18, Zabalaren aurrean. 

Beraz, 2 eta 1 irabazita, Aspek lortu du Urzante desafioa irabaztea. Saria, bikaina: 1.200 olio botila aparta.