Nafarroako nekazaritzako elikagaien sektore ekologikoko zortzi enpresak Nurenbergeko (Alemania) Biofach azokan egon dira. Guztiak ere Foru Gobernuak bertaratutako enpresen eskura jarri duen Navarra Bio standean egon dira. Horien artean Etxarrengo Harivenasa enpresa dago. Lau egunez oloarekin egiten dituzten produktuak balizko bezeroei erakusteko aukera izan dute Harivenasako ordezkariek. Biofach elikagai organikoentzako munduko azoka komertzial handiena da, urtero otsailean egiten dena.