Nafarroako Gobernuko Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuak jakinarzi duenez, Etxarrengo industrialdean oloa eta haren deribatuak prozesatzen dituen Harivenasa SM enrpesak ingurumen baimen bateratuaren aldaketa funtsezkoa egin nahi du: lantegian hondakin urak isuri aurreko dekantagailua (10.000 litro) jarri nahi du. Eskaera espedientearen dokumentazioa jendaurrean egonen da maiatzaren 29ra arte, eta epe horretan alegazioak aurkezteko aukera izanen da. Jakinarazpena maiatzaren 2ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen.