Ohikoa denez Labrit leporaino betea zela, Jose Javier Zabaletak eta Unai Lasok Buruz Buruko final laurdenetako ligaxkako azken partida jokatu zuen maiatzaren 11n. Ez zegoen ezer jokoan, Laso finalerdietarako sailkatua zegoelako eta Zabaletak, aurreko bi jardunaldiak galduta, aukerarik ez zuelako. Baina horrek ez du esan nahi tramitezko partida izan zenik. Inondik inora.
Zabaleta ongi hasi zen. Sake zitalei esker 4-0 aurreratu zen. Baina berehala ongi erantzun zuen Lasok, eta launa berdindu zuen. Tarte horretan parez-pare aritu ziren bi pilotariak, seina eta zortzina berdindu zutelako, baina zortzinako berdinketatik aurrera Lasok aginte makila hartu eta zuzenean joan zen 15era. 9-15 hurbildu zen Zabaleta, baina berehala 5 tantoko beste takada bat egin zuen Lasok. Azkenean, 10-22 irabazita, finalerdietara partida guztiak irabazita iritsiko da Laso.
Finalerdietan, Lasok Zabala izango du aurkari maiatzaren 18an, Labriten, eta Altuna III.ak eta Artolak maiatzaren 19an jokatuko dute, Atano III.ean.