Uztailaren 29an aurkeztu zen Donostia Hiria Pilota Torneoa, Kontxako badian. Torneoa abuztuaren 26tik 30era jokatuko da, bi finalerdi izango ditu, eta final handia. Atano III.a pilotalekuan jokatuko da. Jose Javier Zabaleta Etxarrengo atzelaria izango da ordezkari sakandar bakarra.
Abuztuaren 26an lehen finalerdia jokatuko da, eta hain zuzen ere bertan sartuko da lehian Etxarrengo atzelaria. Peio Etxeberriak eta Zabaletak Altuna eta Rezusta izango dituzte aurkari oso erakargarria aurreikusten den partidan. Beste finalerdia abuztuaren 27an jokatuko dute Artola-Mariezkurrenak eta Laso-Imazek. Final handia abuztuaren 30ean erabakiko da, eta zuzenean eskainiko du ETB1-ek.