Etxarrengo iparraldeak sare eta zoladura berriak ditu garilaren akaberaz geroztik. Festetan egindako parodia txiki batekin mustu zituzten lan horiek. Obra egiteagatik Arakilgo Udalak Construcciones Valeriano Santestebani 445.241 euro (BEZik gabe) ordaindu zizkion.
Lehen fasea despedituta, etxarrendarrak, Etxarrengo Kontzejua eta Arakilgo Udala lanen bigarren fasean pentsatzen hasi dira. Hura herriaren hegoaldean dagoen kalean eginen da, elizaren inguruan. Nafarroako Gobernuaren Toki Azpiegitura Planaren bidez finantzatu nahiko luke udalak.