Asko espero zen San Mateotako Binakako Torneoan Zabala-Zabaletaren eta Altuna-Aldaberen arteko partidaz, eta ez zen gutxiagorako izan. Bi bikoek sekulako partida eskaini zuten, zaletasuna sortzen duten horietakoa. Hasieran tarte handia hartu zuten Zabalak eta Zabaletak, 3-9 aurreratu baitziren. Baina Altunak, eta Zabalaren eta Zabaletaren eraso guztiei aurre egin zien Aldabek egoerari buelta eman zioten, eta ederki jokatuz 17-13 eta 19-16 aurreratu ziren. Altuna ikusgarri aritu zen, eta Aldabek oso ongi eutsi zuen. Azken txanpan Zabalak eta Zabaletak ongi erantzutea eta 20-22 partida irabaztea lortu zuten, baina izugarri sufrituz.
San Mateotako torneoan, irailaren 27an Zabalak eta Zabaletak Artola eta Salaverri II. izango dituzte aurkari. Aurretik Artolak eta Salaverri II.ak Altuna III.a eta Aldabe izango dituzte aurkari, eta ikusiko da hiruretatik nor sailkatzen den irailaren 29ko final handirako.