Jose Javier Zabaletak Logroñoko San Mateo Feriako finala galtzearen arantza Nafarroa Arenan kendu nahi du. CaixaBank Masterseko finalerdiak urriaren 4an, ostirala, jokatuko dira. Peñak eta Zabaletak Peio Etxeberria eta Mariezkurrena II.a izango dituzte aurkari. Irabazleek bi egun barru finala jokatuko dute toki berean, Altuna-Iztuetak eta Zabala-Imazek jokatuko duten beste finalerdiko irabazlearen kontra.