Pilota

Nafarroako Jubenilen Lau eta Erdiko Txapelketaren beste jardunaldi baten atarian

Guaixe 2024ko aza. 5a, 13:00

Txapelketako finala Labrit pilotalekuan jokatzen da. ARTXIBOA

Etxarrenen eta Lekunberrin jokatzen ari da 27. Guillermo Mazo Memoriala. Asteartean Lekunberrin jokatuko dira partidak, eta asteazkenean Etxarrenen

Nafarroako Jubenilen Lau eta Erdiko Pilota Txapelketa, 27. Guillermo Mazo Memoriala beste jardunaldi baten atarian dago. Jakina denez, txapelketan jubenil mailako kaiolako espezialista handienak lehiatzen ari dira, tartean pilotari sakandarrak. Partidak Etxarrenen eta Lekunberrin jokatuko dira. 

Azaroak 5, asteartea, 18:00etan, Lekunberrin:
-Zabala (Irurtzun)  0 (aurkeztu gabe) / Zudaire (San Miguel) 22
-Mikelez (San Francisco Javier) / Gomez (Ardoi)
-E. Ijurko (Larraun) / Perez (Ardoi)
-Ganuza (San Miguel) / Goikoetxea (Larraun)

Azaroak 6, asteazkena, 18:00etan, Etxarrenen:
-Crespo (Oberena) / Eraso (Ardoi)
-Sainz (San Miguel) / Goñi (Ardoi)
-Telletxea (Larraun) 0 (aurkeztu gabe) / Esain (Esteribar) 22
-Azanza (Zugarralde) / Yaben (Irurtzun)