Pilota

Nafarroako Jubenilen Lau eta Erdia, Etxarrenen

Guaixe 2024ko aza. 6a, 10:48

Azaroaren 6an, asteazkena, Lekunberriren lekukoa hartuko du Etxarrengo Aranburu pilotalekuak

Nafarroako Jubenilen Lau eta Erdiko Pilota Txapelketa, 27. Guillermo Mazo Memorialaren beste jardunaldi bat jokatzen ari da egunotan. Txapelketan jubenil mailako kaiolako espezialista handienak lehiatzen ari dira, tartean pilotari sakandarrak. Azaroaren 5ean Lekunberriko saioa jokatu zen, eta egun bat beranduago Etxarrenek hartuko du lekukoa. Tartean, Irurtzun klubeko Yabenek Azanza (Zugarralde) du aurkari.

Azaroaren 5ean Lekunberrin jokatutako partiden emaitzak honakoak izan ziren: Zabala (Irurtzun)  0 (aurkeztu gabe) / Zudaire (San Miguel) 22; Mikelez (San Francisco Javier) 10 / Gomez (Ardoi) 22; E. Ijurko (Larraun) 10 / Perez (Ardoi) 22
-Ganuza (San Miguel) 20 / Goikoetxea (Larraun) 22.

Nafarroako Jubenilen Lau eta Erdiko Pilota Txapelketa

Azaroak 6 asteazkena

18:00, Etxarrengo pilotalekua

Crespo (Oberena) / Eraso (Ardoi)

Sainz (San Miguel) / Goñi (Ardoi)

Telletxea (Larraun) / Esain (Esteribar)

Azanza (Zugarralde) / Yaben (Irurtzun)