Kamioi gidaria atxilotuta

Guaixe 2025eko urriaren 17a

Kamioia Sakanako Autobian (A-10), Etxarren parean. ARTXIBOA

Drogen eraginpean gidatzeaz aparte, foruzainei aurre egin zien.

Foruzaingoak jakitera eman duenez, Sakanako Autobian (A-10) eseak egiten gidatzen ari zen kamioi bat geldiarazi zuten Etxarren parean aste honetan. Kamioi gidariak, 40 urteko gizonezkoak, drogen testean positiboa eman zuen kokainan, anfetaminan eta metanfetaminan. Gizonezkoak foruzainei aurre egin zien eta lesioak eragin zizkien. Agenteek osasun laguntza behar izan zuten. Kamioian zihoazen bi gidariei bide segurtasunaren kontrako delitua egotzi diete. Eta kamioia gidatzen ari zenari, drogen eraginpean gidatzeaz aparte, agintaritzaren agenteei desobeditzea eta erresistentzia ere egotzi diote.