Abeltzaintza ustiategian aldaketak egiteko baimena eman du gobernuak

Guaixe 2025eko azaroaren 6a

Ustiategiaren ikuspegia airetik. IDENA

Azpiegituretan bi aldaketa eginen ditu. 

Granja Dos Hermanas SAk Etxarrenen aurrerako zerramen zerri ustiategian aldaketak egiteko baimena jaso du. Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendari nagusiak eman dio bi inbertsio egin eta hondakinen kudeaketaren zerrendan beste hondakin bat sartzeko. Alde batetik, egun daukan gasolio erraustegiaren ordez propano-gaseko berri bat jarriko du. Bestetik, gorpuak biltegiratzeko eta kudeatzeko hidrolisi-sistema bat instalatuko du. Eta, azkenik, instalazioak sortu eta kudeatzen dituen hondakinen zerrendan beste berri bat gehituko da, 180205* EHZ kodea duena hain zuzen ere. Lan horiek egiteak ekarriko du instalazioaren ingurumen baimen integratuaren testua aldatzea.