Kontzejuak baso aprobetxamendua saldu nahi du

Guaixe 2026ko urtarrilaren 20a

Etxarrengo ikuspegia Itsasperritik. ARTXIBOA

2025-2026 urteetarako Ustiapen eta Hobekuntza Planean jasota dago. 

Etxarrengo Kontzejuak, enkante bidez, baso aprobetxamendua saltzeko deialdia egin du. Herriko basoko Ardantzetazarra, Gazteluzar eta El Castañal dermioetan kokatutako lote bakarra da, pagoz osatuta, eta 723,6 metro kubiko egur egiten dutenak. Harengatik Etxarrengo Kontzejuak 9.406,18 euro (BEZik gabe) eskatzen ditu. Interesa duenak bere eskaintza ilbeltzaren 29ra arte aurkez dezake.