Etxarrengo Kontzejuak, enkante bidez, baso aprobetxamendua saltzeko deialdia egin du. Herriko basoko Ardantzetazarra, Gazteluzar eta El Castañal dermioetan kokatutako lote bakarra da, pagoz osatuta, eta 723,6 metro kubiko egur egiten dutenak. Harengatik Etxarrengo Kontzejuak 9.406,18 euro (BEZik gabe) eskatzen ditu. Interesa duenak bere eskaintza otsailaren 28ra arte aurkez dezake. Aurretik egindako enkante deialdia baliogabetu egin du kontzejuak.