Etxarrengo Kontzejuaren baso aprobetxamendua salgai

Guaixe 2026ko ekainaren 19a

Etxarrengo ikuspegia Itsasperritik. ARTXIBOA

Bigarren aldia da aurten enkante deialdia egiten duela. 

Etxarrengo Kontzejuak, enkante bidez, baso aprobetxamendua saltzeko deialdia egin du. Herriko basoko Ardantzetazarra, Gazteluzar eta El Castañal dermioetan kokatutako lote bakarra da, pagoz osatuta, eta 723,6 metro kubiko egur egiten dutenak. Lotea 2025-2026 urteetarako Ustiapen eta Hobekuntza Planari dagokio. Harengatik Etxarrengo Kontzejuak 9.406,18 euro (BEZik gabe) eskatzen ditu. Interesa duenak bere eskaintza garilaren 7ra arte aurkez dezake. Aurretik egindako enkante deialdia baliogabetu egin du kontzejuak.