Harivenasaren ingurumen baimenean aldaketa partez onartu da

Guaixe 2026ko ekainaren 17a

Harivenasa lantegiaren ikuspegia Izurdiagatik. ARTXIBOA

Sortutako bi hondakin berri sartzeko eskatu zuen, eta foru administrazioak bakarra onartu dio. 

Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak Harivenasa SMk egindako eskaera partez onartu du. Etxarrenen oloa eta horren deribatuak prozesatzeko lantegiak ingurumen baimen bateratuan ezarritako funtzionamendu baldintzen aldaketa eskatu zuen, lantegian sortutako hondakin berri bat sartzeko. 170107 eta 170904 EHZ kodeak dituzten hondakinak dira, biak ere hodiak jartzeko lurzoruan edo hormetan egindako ebakiduretatik datozen hormigoi zatiei dagozkienak.

Nafarroako Gobernuak enpresari onartu dio baimenaren hondakinen zerrendan sartzea 17 01 07 kodea duten hormigoiaren, adreiluen, teilaren eta material zeramikoen nahasketak, 17 01 06 kodean zehaztutakoez bestelakoak. Ez, ordea, 17 09 04 kodeko hondakina, eraikuntza eta eraispenetako hondakin nahastuak, 17 09 01, 17 09 02 eta 17 09 03 kodeetan zehaztutakoez bestelakoak. Gobernuak adierazi duenez, "ez da bidezkoa sartzea, titularrak deskribatutako hondakina ez baitator bat kode horrekin, eta bat dator dagoeneko baimenean sartuta dagoen hondakinarekin".