Pilota

San Ferminetik Andra Mari Zurira

Guaixe 2026ko uztailaren 16a

Andra Mari Zuriaren Torneoaren aurkezpena. ASPEPELOTA.EUS

Gasteizko Andra Mari Zuria Torneoa aurkeztu berri dute. Zabaleta izango da ordezkari sakandar bakarra, Zabalarekin bikotea osatuta.

Sanferminetako oihartzunak ez dira itzali baina Pelota PRO Ligak prestatua du udako hurrengo torneo ezaguna: Gasteizko Andra Mari Zuria. Bertan ordezkari sakandar bakarra izango dugu: Jose Javier Zabaleta. Etxarrengo atzelariak Javier Zabala aurrelari errioxarrarekin osatuko du bikoa. 

Torneoa Abuztuaren 5ean hasiko da, A Serieko lehen finalerdiarekin. Bertan, Laso-Albisuk Larrazabal-Mariezkurrena izango dituzte aurkari. Abuztuaren 6an beste finalerdia erabakiko da. Altuna III.a-Rezustak Zabala-Zabaletaren kontra jokatuko dute. Bi finalerdietako irabazleek abuztuaren 8an neurtuko dituzte indarrak Ogetan jokatuko den final handian. 

Jaialdietako sarrerak dagoeneko salgai daude Entradasfronton atarian.