Harivenasak egokitzapen lanak eginen ditu

Guaixe

Harivenasaren lantegia. ARTXIBOA

Ingurumen baimen bateratuko baldintzak betetzeko izanen da. 

Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak Harivenasa SM enpresan funtsezko aldaketa bat egiteko baimena eman du. Enpresaren instalazioak eta jarduerak, beti ere, ebazpenean ezarritako baldintza bete beharko dituzte. Oloa eta haren deribatuak prozesatzen dituen enpresak airerako isurketak eta hondakin uren isurketak tratatzeko sistemak aldatu zuen eta ingurumen baimen bateratuaren funtsezko aldaketa eginez. Orain aldaketa horiek legedira egokitzeko pausoak eman beharko ditu.