Pilota

Irurtzun klubeko pilotarien arteko deman, Esainek egin du aurrera

Guaixe

Nafarroako Jubenilen Lau eta Erdia-Guillermo Mazo Memorialeko hirugarren jardunaldia dago jokoan.

Nafarroako Jubenilen mailako Lau eta Erdia-Guillermo Mazo Memorialean hasierako ligaxkako hirugarren jardunaldia jokatzen ari da egunotan. Atzo, azaroak 3, Etxarrenen jokatutako partiden artean Irurtzun klubeko Gorraiz eta Esain elkarren kontra aritu ziren eta Esainek egin zuen aurrera, partida bizian 13-18 gailenduta. 

Gaur, azaroak 4, Lekunberrin beste lau partida jokatuko dira.

Nafarroako Jubenilen Lau eta Erdiko hirugarren jardunaldia

-Azaroaren 3ko Etxarrengo emaitzak
Rekalde (Beti Onak)  18 - Merino (Zugarralde) 3
Ugartemendia (Leitza) 18  Fernandez (San Miguel) 14
Gorraiz (Irurtzun ) 13 -  Esain (Irurtzun) 18
Leiza (Beti Onak) 18 - Pascual (San Miguel) 0 (aurkeztu gabe)


-Azaroak 4, asteazkena, Lekunberrin (17:30)
Sotil (Larraun) vs Oreja (Larraun)
Santesteban (Beti Onak) vs Balda (Larraun)
Ezkurra (Beti Onak) vs Ariztegi (Ultzama)
Ijurko (Larraun) vs Etxepare (Larraun)