Pilota

Lasoren aukera Nafarroako Jubenilen Lau eta Erdiko Txapelketako final erdietan egoteko

Guaixe

Azaroaren 18an Guillermo Mazo Memorialeko final laurdenak jokatuko dira Lekunberrin.

Nafarroako Jubenilen Lau eta Erdiko Txapelketa-Guillermo Mazo Memoriala azken fasean sartu da. Azaroaren 18an final laurdenak daude jokoan Lekunberriko Jaian Jai pilotalekuan (17:30), eta pilotariek dena eman nahi dute azaroaren 25eko finalerdietan egoteko. 

Irurtzun klubeko ordezkariak txapelketatik kanpo geratu dira eta soilik ordezkari sakandar bat dugu, Larraun klubean jokatzen duen Laso etxarrendarra. Hain zuzen ere berak lehen partida jokatuko du, Leitza klubeko Ugartemendiaren kontra. 

Lau partida beharrean hiru jokatuko dira, hirugarrena bertan behera geratu delako Anzizarren (Erreka) lesioa dela eta. Haren aurkaria zenak, Santestebanek (Beti Onak) egin du aurrera finalerdietan. 

Nafarroako Jubenilen Lau eta Erdiko Txapelketa-Guillermo Mazo Memorialeko final laurdenak

Azaroaren 18an Lekunberriko Jaian Jai pilotalekuan (17:30)
Laso (Larraun) / Ugartemendia (Leitza)
Antimasberes (Lagunak) / Leiza (Beti Onak)
Anzizar (Erreka) 0 (lesionatuta) / Santesteban (Beti Onak ) 18
Ezkurra (Beti Onak) / Baleztena (Leitza)