Nafarroako Jubenilen Lau eta Erdiko Txapelketa-Guillermo Mazo Memoriala azken txanpan dago. Azaroaren 18an txapelketako final laurdenak jokatu ziren Lekunberrin, eta ordezkari sakandar bakarrak, Larraun klubean jokatzen duen Mikel Laso etxarrendarrak, txapelketan aurrera egin du Ugartemendia (Leitza) 18-4 mendean hartu ondoren). Gainontzeko partidetan Antimasberes (Lagunak) 9-18 erori zen Leitzaren kontra (Beti Onak), Ezkurra (Beti Onak) 7-18 erori zen Baleztenaren (Leitza) kontra eta Anzizarrek (Erreka) ezin izan zuen jokatu lesioagatik eta Santestebanek (Beti Onak) egin du aurrera finalerdietara.
Finalerdiak
Finalerdiak azaroaren 25ean jokatuko dira, asteazkenarekin, Lekunberriko Jaian Jai pilotalekuan (18:00). Lehen finalerdian Mikel Laso etxarrendarrak (Larraun) Mattin Leiza (Beti Onak) izango du aurkari, eta bigarren finalerdian Sergio Santestebanek (Beti Onak) Julen Baleztena (Leitza) du arerio.