Pilota

Mikel Lasok ezin izan du Nafarroako Jubenilen Lau eta Erdiko finalera sailkatu

Guaixe

Mikel Laso. LARRAUN, ARTXIBOA

Guillermo Mazoko finalerdietan Etxarrengo pilotaria Mattin Leizaren kontra erori zen.

Azaroaren 25ean Nafarroako Jubenilen Lau eta Erdiko-Guillermo Mazo Memorialeko finalerdiak jokatu ziren Lekunberriko Jaian Jai pilotalekuan. Larraun klubean jokatzen duen Mikel Laso etxarrendarrak Beti Onak klubeko Mattin Leiza izan zuen aurkari. 25 minutu iraun zuen partidan 142 pilotakada gurutzatu ziren. Lasok 4 tanto egin zituen sakez eta Leizak 10. Azkenean, 12-18 gailendu zen Leiza, eta Mikel Laso txapelketatik kanpo geratu zen. 

Beste finalerdian Sergio Santestebanek (Beti Onak) eta Julen Baleztenak (Leitza) lehia oso estua izan zuten. 30 minutu iraun zuen partidan 184 pilotakada gurutzatu zituzten eta, azkenean, Santestebanek 18-17 irabazi zion Baleztenari. 

Finalak
Abenduaren 3an Lekunberriko Jaian Jai pilotalekuan jokatuko diren finaletan (11:00) Mikel Lasok eta Julen Baleztenak 3. eta 4. postua erabakitzeko partida jokatuko dute. Segidan Mari Carmen Aldaberi omenaldia egingo zaio eta Mattin Leizak eta Sergio Santestebanek final handia jokatuko dute.