Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Udalak kamioi aparkalekua industrialde berrira lekualdatu nahi du. Horrek aukera emanen luke kiroldegia Burundabide karrikatik gertu kokatzeko eta barrurago ikastetxea. Gainera, karrika berri bat ere zabalduko litzateke. Aparkalekutik abiatu eta Horko lantegien atzetik ermitaren beheko aldera aterako litzateke. Udalaren asmoa lursaila Andra Mari ikastolari ematea da. Andra Mari ikastolak bere egoitza propioa eraikitzeko prestaketak hasi ditu dagoeneko. Izan ere, 2009ko Nafarroa Oinezen antolakuntza bere bizkar baitu. ZumurdinetaAutobia eta Aritzalko ondoko industrialdearen artean industria gune berria eraikitzekotan da Etxarri Aranazko Udala. Azken bilkuran tasazio proiektua onartu zen. Erabaki horrek aukera eman dio udalari lurrak saltzeko prest zeuden lurjabeei dagokiena ordaintzeko eta lur horien udalaren izenean jartzeko. Lurra saldu edo ez saldu erabaki ez duten lurjabeei ere emanen die udalak akordioaren berri, epe jakin baten barruan erantzuna eman dezaten. Ur ekarriaArkuetatik barna herrira datorren ur hodien sarea berritu behar du udalak, dauden ur ihesak saihesteko. Hoditeri berria zaharra dagoen tokian jarriko da. Baina autobiatik herrirako tartean diren lurren 9 jabeei udalak desjabetzea egitea erabaki du. Lanak hasteko Nafarroako Gobernuak iritzia ematea besterik ez da falta. Bestalde, Etxarri Aranazko Udalak FWT Ingenieros SCri eman dio igerilekuak legedira egokitzeko egin beharreko proiektua. Lana 25.552 euroren truke eginen dute, eskatzen zena baino %45,02 merkeago. ZesioakEtxarri Aranazko Udalak Sakanako Garapen Partzuergoari udaletxeko beheko aldean dagoen aretoa udarako uztea erabaki zuen. Besteak beste, musika gelak eta liburutegia hartu zituen tokiak turismo bulegoa hartuko du orain. Udalak etorkizunean partzuergoarekin hitzarmena sinatzeko asmoa du. Bilkura berean udalak erabaki zuen Etxarri Aranazko Gazte Asanbladari kultur etxeko terraza azpiko lokala uztea.