Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Asteburu honetan neurtutako final-laurdenetako saioen ondoren, final-erdietako norgehiagokak argitu dira. Zeanurin, Larretxeak eta Atutxa II.ak egin zuten aurrera, eta Urretxun, Aierbe II.ak eta Arrospidek. Horietan lehenengoek, Vicente eta Lopez izanen dituzte finalerdietan. Aierbe II.a eta Arrospideri, berriz, Nazabal eta Mugertza II.aren aurka aritzea egokitu zaie.Etxarriarrak eta bikoteak, igande honetan dute norgehiagoka, Getxon. Ekitaldi garrantzitsua, 12:15ean hasiko da. Adituek diotenez, maila handiko ikuskizuna izanen da, final aurreratua dela ere esan dute batzuek. Orain arte egindako lanak ikusita, etxarriarra eta Mugertza II.a dira faboritoak, baina Donato Larretxea eta Bizkaiko txapeldun Atutxa ez dira nolanahi kikilduko.Lan berriak izanen dituzte Egiteko izanen dituzten lanak aldatu eginen dira final-erditan. 6 proba izanen dituzte aizkolariek. Abiatzeko, 45 ontzako bat moztu beharko dute ahalik eta kolpe gutxienetan. 2.ean, 45 ontzako bi izanen dituzte erlojuz kontra mozteko. 3. proban zutikako 72 ontzako bat izanen dute tare. 4.ean, berriz ere, zutik dauden enborrak moztu beharko dituzte, 54 ontzako bi oraingoan. Azken aurreko proban, 80 ontzako enborra moztu beharko dute txanda librean. Azkenik, amaitzeko, 54 ontzako 4 enbor eta 60ko bi edukiko dituzte txanda librean mozteko. Gogotik egin beharko dute lan bi bikoteek proba hauek guztiak arerioek baino lehen amaitzeko.