Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Prestatu duten egitaraua 16:00etan abiatuko da pilotalekuan izanen diren pilota partidekin. Ordu erdi geroago xake partidak hasiko dira enparantzan. 17:00etan udaletxeak ikasleen eskulan erakusketa hartuko du, 19:30 bitartean. 17:00etatik 20:00etara txikienek enparantza inguruan izanen diren puzgarrietan nahi adina jolasteko aukera izanen dute. 18:15ean Argi Bidea elkartean DBHko 2. mailako ikasleek antzezlana eskainiko dute, Dohakabeak izenekoa. Hura despeditu eta gero, 19:15ean, plazan omenaldien garaia izanen da. Ikastolako bazkide 25 urtez izan den familiak jasoko du errekonozimendua. Harekin batera ikastolan 25 urte lanean daramatzaten langileak eta Arbizuko ikastolan lanean aritutakoa urreneko irakaslea ere omenduak izanen dira. Omenaldiari doinua Oskar Estangak jarriko dio. Arratsalde guztian zehar Arbizuko trikitilariek ere bere doinuekin giroa alaituko dute. Omenaldia despeditzearekin batera plazan auzatea izanen da. Bestalde, domekan Iñigo Aritza ikastolak ere egun osoko egitarauarekin bere ikasturte akaberako festa ospatu zuen Ziordian.