Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Igandean, Lizarran Nafarroako Txapelketako lehenengo proba jokatu zen Etxarri Aranazko Beriain taldeak antolaketaren arduraduna izanik, Sakanan motarraren inguruan dagoen zaletasunaren adierazgarria da. Osotara, 36 pilotuk parte hartu zuten maila desberdinetan banaturik. Sailkapenei dagokienez, hasi berriak mailan, Xabier Mazkiaran izan zen irabazlea, kadete mailan Mikel Azkona izan zen garailea, junior mailan Santiago Rodriguez, hoby mailan Iker Berrotabeña eta I.C.C. mailan Aritz Garzia izan zen irabazlea.Nafarroako karting Txapelketak, aurten sei proba izanen ditu, lehenengoa Lizarrakoa izan zen, hurrengo probak Tafalla, Noain, Mutilban, Falcesen eta Zangotzan izanen dira.