Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Orain arte Rural Kutxa taldean aritu den Mikel Nieve txirrindulari leitzarra datorren denboraldian Orbean arituko da. Ilusioz beterik dago Mikel aurrean duen erronka berria dela eta. Nieve aurtengo errebelazioa izan da Valenciaga lasterketaren garaipena lortu eta afizionatuko Espainako Kopa irabazi eta gero. Mikel Nieveren hurrengo erronka Bira on bat egitea izanen da.