Distantzia olinpikoko azkena denboraldia honetan

Guaixe 2007ko uztailaren 19a

Orotara, garaileak baino 22 minutu eta 29 segundo gehiago behar izan zituen proba burutzeko:Postua     Izen-abizenak                             Igerian     Txirrindula      Korrika       Guztira       Diferentzia1               Tobar Ortiz De Urbina, Ciro     0:18:35       1:14:13            0:36:40     2:09:28               -80             Martinez Rodriguez, Alberto    0:25:26       1:26:00            0:40:31     2:31:57         0:22:29Aurreko igandean, Zumaiako IV. triatloia jokatu zen, 2007. urteko Euskal Herriko zirkuitoei zegokienez distantzia olinpikoko azkena zena. Igeriketa saioak 1.500 metro izan zituen. Jarraian bizikleta gainean 45 kilometrotako ibilbidea egin zuten triatletek. Proba amaitzeko, 10 kilometrotako oinezko lasterketa osotu  zuten helmugara iritsi aurretik.Beroa erabakiorra izan zen proba guztian zehar eta berez zena baino gogorragoa egin zuen garaipena. Irteera lerroan agertu ziren 346 kirolarietatik, 30 triatleta baino gehiagok lasterketa bertan behera utzi zuten. Irabazleak, Ana Casares (Valle de Egües Hiruki T.) nafarra 2:22:26ko denborarekin eta Ciro Tobar (Krafft-Atlético S.S.) gasteiztarra 2:09:28koarekin izan ziren. Taldeka, Zarautz Triatloi Elkartea emakumezkoetan eta Krafft-Atlético San Sebastián gizonezkoetan izan  ziren irabazle.