Domekan, San Pedro zelaik Bat Egin Eguna hartuko du

Guaixe 2007ko irailaren 20a

Egunak bi helburu ditu: batetik, epaiketak inputatuei eragin dien kostu ekonomiko handia arintzea —hori dela eta, aurten ere sarrera sinbolikoa kobratuko da—, eta, bestetik, euskal herritar guztien eskubide zibil eta politikoen defentsa adieraztea. Epaiketa hasi zenetik 16 hilabete igaro dira, eta orduz geroztik, astelehenero 6 furgonetatan abiatu behar izan dira Madrilera 52 auzipetuak. Orain, epaiaren zain daude.  Egin-ek 30 urte1977ko irailaren 29an Egin egunkaria sortu zen. Duela 30 urte, hain justu. Horregatik, igandeko elkartasun eguna are bereziagoa izango da inputatutako Jabier Salutregirendako, Egin egunkaria itxi zutenean zuzendaria zenarendako. Ordutik zain dago, 9 urte epai baten zain.  Joseba GarmendiaHiru sakandar daude 18/98 sumarioan auzipetuta: Jaione Intxaurraga arbizuarra, Juan Kruz Aldasoro etxarriarra eta Joseba Garmendia altsasuarra. Aurreko astean Espainiako Auzitegi Nazionaleko fiskalak Udalbiltza auziko 22 auzipetuendako , tartean Josebarendako, 240 urteko kartzela zigorra eskatu zuen. Haren esanetan, Udalbiltzako kide izatean "talde terroristako kide" dira, horregatik 10 urteko espetxe zigorra eskaerari egin beharko diote aurre. Auzipetutako lauri, gainera, diru publikoa bidegabe erabiltzea leporatu die. Hauendako 15 urteko espetxe zigorra eskatu du fiskaltzak eta horien artean dago Joseba Garmendia. Harekin izan gara iritzia eskatzeko. Zer balorazio egiten duzu Udabiltza auzian fiskaltzak egindako eskaerari?Bere garaian Udalbiltzaren auzia eraiki egin zuen erakunde bera desaktibatzeko —oso argigarria da atxilotutakoak ez zirela arduradun politikoak izan, soldatapean zeuden langileak, baizik—. Eta, une honetan errepresioaren bidetik jarraitzen dute.Egiten diren eskaerek eta justifikazioek ez dute ez hanka eta bururik eta euskal politikagintza eta errealitatea ezagutzen duen edonork oso argi dauka zertan aritu zen Udalbiltza eta zertan erabili zuen udaletatik jasotako dirua. Zergatik horrelako eskaerak?Norbaitek imajinatzen du Audientzia Nazionalak orain arte egin duen guztia "hanka sartze" bat (nahita egindako hanka sartzea) izan dela onartzea? Behin hasitako guztia, azken batean, borobildu egin behar du. Eta Audientzia Nazionala eszepzio edo salbuespen tribunal bat da, Frankismo garaian sortutakoa eta euskal independentzia zigortzeko erabiltzen dena. Epaiketa noizko aurreikusten duzue?Tramiteak aurrera jarraitzen du, baina ez dakigu. Igandean, nolako eguna pasako duzu?Espero dut, aspaldiko lagun batzuekin elkartzea eta batez ere epaiaren zain dauden 18/98 auzipetuekin eta SEGI eta Haikako espetxeratuen senitartekoekin, animoak eman eta elkartasuna adierazteko. Egitaraua Agertokian:10:00    Aurkezpena11:00    Pirritx eta Porrotx12:00    Urduñako jotariak12:15     Apurka Taldea13:00    Ekitaldia (kalejiran)16:30    Edan taldea17:15    Amaiur Taldea18:30    Eskultura baten zozketaJatekoak:14:30    Bazkaria: Babarrunak edo paella. Kafean, bertsolariak.Egun osoan: Castroko sardinakLeioako talogileakLazkaoko talogileakUrduñako txitxi burruntziakBaso animazioa:Txikigunean12:00-18:00 Txikigunea12:00-13:00    Goloka17:00     KukubiltxoHerri-kirolakTxosnetanOrkestra NazionalSarrerako pistan:12:00-16:00    Torikagua