Txistuaren presentzia indartzeko egitasmoa martxan

Guaixe 2007ko irailaren 25a

Idatzi horren bidez txistuarekin harremana izan duten etxarriarrei bilera batera deitzen zaie. Musika eskolaren asmoa proiektua bat garatzea da. Haren bidez, musika eskolak nahi luke "txistua ahal den toki gehienetara eraman eta horrela bere presentzia indartzea". Horregatik txistuaren orbitan ibili diren etxarriar guztiak gonbidatuak izan dira ostegunean, 20:00etan, musika eskolan bertan eginen den bilerara. Han arduradunek egitasmoa azaldu eta, aldi berean, bildutakoen jarrera eta iritzia jasoko dute. Udal musika eskolako arduradunen esanetan: jendearen "ikuspuntuak eta esperientziak egitasmoan duen garrantzia ikusita, bilerara joatea eskatzen dugu".