Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Interesa duenak izena eman dezake ikastaroan. Horretarako lastailaren 15a baino lehen 948 467 662 telefonora hots egin besterik ez da egin behar. Ikastaroan etxean izan daitezkeen istripuak nola ekidin ikasteaz gain, elektrizitate, iturgintza eta brikolaje ezagutzak eskuratuko dituzte parte hartzaileek. Ikastaroa bitan emanen da Altsasun eta behin Olatzagutian. Guztira 30 ordu. Altsasun, lastailaren 18tik aurrera, ostegunero 09:00etatik 14:00etara izanen da ikastaro bat. Bestea, berriz, lastailaren 15etik aurrera, astelehen eta asteazkenetan, 18:00etatik 20:30era. Ordutegi bera izanen du Olaztiko ikastaroak, baina lastailaren 16an hasiko da eta astearte eta ostegunetan izanen da.