Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Hala ere, udalak, bando bidez, gonbitea egin die artisau ferian parte hartzeko interesa izan dezaketen etxarriarrei udaleko kultura sailarekin harremanetan jartzeko. Hori bai, lastailaren 2a baino lehen egin beharko du.Udal ikastaroak Etxarri Aranazko Udalak 2007-2008 ikasturterako ikastaro eskaintza egin du. 8 dira udalak eskaintzen dituen ikastaroak eta haietan izena emateko epea hurrengo astelehenean zabalduko da. Izena eman nahi duenak udaletxeko kultura bulegotik pasa beharko da, 09:30etik 14:00etara.Ikastaroa Matrikula Izen ematea noiz Ikastaroaren ordutegia eta egutegiaLentzeria (2 talde) 49 euro Astelehena+asteartea 15:15-16:45 astearte eta ostegunetan 16:45-18:15 astearte eta ostegunetan Pintura (2 talde) 56 euro Astelehena+asteartea 15:15-17:15 astelehen ala asteartetanGimnastika lasaia 47 euro Astelehena+asteartea 18:00-19:00 astearte eta ostegunetan Eskulanak 60 euro Astelehena+asteartea 15:15-16:45 astearte eta ostegunetan Aerobik 47 euro Asteazkena+osteguna 19:00-20:00 astearte eta ostegunetanPilates 60 euro Asteazkena+osteguna 20:00-21:00 astearte eta ostegunetanYoga 81 euro Asteazkena+osteguna 09:30-11:00 astearte eta ostegunetan 19:30-21:00 astearte eta ostegunetan