Juan Kruz Aldasoro mahaikideak Nafarroako Auzitegi Nagusian deklaratu du gaur

Guaixe 2007ko urriaren 1a

Gaur goizean Juan Kruz Aldasororen txanda izan da. Mahaikide etxarriarrak epaitegiaren kanpoaldean egindako adierazpenetan esan du "Etxarri Aranatzek udan bizi izandakoa Euskal Herriaren eskubide demokratikoen aldeko borroka betiko isiltzeko PSOEren gobernu espainolaren gerra estrategiaren isla garbia da". Herriaren berri eman eta festetako gertakariak gogorarazi eta gero Juan Kruzek adierazi du "demokrazia serio batean Vicente Ripa izan beharko luke epailearena urrera joan beharko lukeena, manifestazioa debekatzeko erabakia era injustuan hartzeagatik, Nafarroako Lurralde Auzitegiak gero baieztatu zuenez". Guardia Civilaren mandoak ere epailearen aurrean egon beharko luketela esan du mahaikideak. Haren ustez, "PSOEk errepresioaren errezeta zaharra erabiltzen du gatazka konpontzeko prozesuari termino demokratikoetan ekiteko ausardia politikorik ez duelako". Juan Kruzek, azkenik azpimarratu du "PSOEren gobernuak Euskal Herrian erabili nahi duen gerra estrategia klase politiko ia guztiak emandako babesari esker ematen da". Nafarroa Bai eta Ezker Batuari dei berezia egin zien horrekin hausteko. Bestalde, Juan Kruz Aldasorori babesa adierazteko etxarriar talde batek elkarretaratzea egin du auzitegiaren atean.