Txistuaren presentzia indartzeko egitasmoa martxan

Guaixe 2007ko urriaren 2a

Etxarri Aranazko udal musika eskolako zuzendari Mario Fernandino Nostik eta ikastetxe bereko txistu irakasle Alex Martinez Aranak deitu dute bilera. Haiek proiektu bat garatu nahi dute eta haren bidez "txistua ahal den toki gehienetara eraman" nahi lukete, "horrela bere presentzia indartu". Horregatik txistuaren orbitan ibili diren etxarriar guztiak gonbidatuak izan dira bihar, asteazkena, 20:30ean, musika eskolan bertan eginen den bilerara. Han arduradunek egitasmoa azaldu eta, aldi berean, bildutakoen jarrera eta iritzia jasoko dute. Udal musika eskolako arduradunen esanetan: jendearen "ikuspuntuak eta esperientziak egitasmoan duen garrantzia ikusita, bilerara joatea eskatzen dugu". Bilkura pasa den astean egitekoa zen, baina atzeratu egin da.