Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Etxarrikoa Loiun Agirrerekin elkartu zen. Atzelari sakandarraren hautuak zeresana eman zuen, bi pilotetako bat oso bote handikoa baita. Hala ere, ez zuen kexu handirik eragin. Chafeék bestalde Zaldibian Del Reyrekin batera egin zuen aukeraketa. Han ere ez zen arazorik izan. ZubietaZubietak atzo pilota aukeraketa egin ostean komunikabideen aurrean adierazpenak egin zituen. Handienen artean mustuko da asteburuan eta aditzera eman zuenez "asko izerditu beharko dut Agirre irabazi nahi badut", pilotari gogor eman eta tantoak aurrean beldurrik gabe amaitzeko asmoa azaldu du etxarriarrak. Izan ere, berak atzean jokatu ohi du, eta txapelketako ezaugarriak kontuan hartuta, bere jokoa ere moldatu beharrean dago Zubieta.