Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ismael Chafeé Del Reyekin neurtu zen Zaldibian larunbatean. Del Rey-k ezustekoa eman eta bera egin zen garaipenarekin 18-22koarengatik irabazi ostean. Neurketa kaskarra izan zen. Irurtzungoak 14 huts egite egin eta gero, amore eman ez arren, ez zuen bukaera arte arriskatu, jada, beranduegi zenean. Chafeé faboritoa zen neurketa hasi aurretik, baina Naiarakoa bikain hasi eta abantaila horretaz baliatuta txapelketan aurrera egitea lortu zuen. Aitor Zubietak larunbatean Loiun jokatu zuen Agirreren kontra eta 18-22ko markagailuarekin amaitu zen buruz burukoa. Pilotalekua bete egin zen, baina pilotariek eskainitako partida kaskarra izan zen. Arteagako pilotaria garaile izan arren, berak ere onartu egin zuen "ahazteko moduko neurketa izan zela". Zubieta lau t´erdikoan mustu zen larunbatekoan eta oraindik ikasteko asko baduela agerian geratu zen.