Mila pertsona inguru igandeko manifestazioan

Guaixe 2007ko urriaren 9a

Guztiak ere uneoro plazan hedatu ziren 30 bat Guardia Civilen zaintzapean. Militarrek manifestazioa bideoan hartu zuten. Lekukoek esan digutenez Etxarriko sarreretan Guardia Civilak kontrolak zituen eta biribilgunean ere hedatu zen. Manifestazioa legeztatuta bazegoen ere, hura hasi aurretik, halako hedapenaren zergatiaz galdetu zioten Guardia Bibileko karguari herriko alkateak eta NaBai eta EAE-ANVko kideek. Leloa eta manifestazioan zehar oihukatuko behar ziren leloak ziurtatzea omen zen hedapenaren zergatia. EskaerakManifestazioaren bukaeran, hainbat herritarrek eta eragilek babestutako idatzia irakurri zen. Bildutakoek exijitu zuten "errepresioa alde batera uztea" eta "politikariek errepresioa salatu eta haren aurka borroka dezatela". Horrekin batera, eskatu zuten "Euskal presoak berehala Euskal Herriratu ditzatela, haien eskubide guztien jabe" eta Bautista Barandalla presoa aske uztea. Festetako gertaerengatik inputatu zituzten Juan Kruz Aldasoro eta Koldo Barandallaren aurka irekitako prozesua bertan behera gelditzea exijitu zuten eta, horrekin batera, Guardia Civilaren jokabidea gaitzetsi zuten.