Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Igande eguerdian Etxarri Aranazko pilotalekuan Nafarroak Lehen Mailako Aizkora Txapelketako finala jokatu zen. Nazabal, Loez, Mindegia, Barberena eta Senosiain aritu ziren lehian. Aizkolari bakoitzak lau kana-erdiko, lau 60 ontzako eta 2 oinbiko moztu behar izan zituen. Lehen enborretik argi egon zen Nazabal txapelduna izango zela. Hasieran Lopezek etxarriarrari eutsi egin zion eta emozioa eragin zuen, baina hirugarrenetik aurrera Nazabal nagusitu egin zen eta ez zuen zalantzarako aukerarik utzi. Bukaeran ia bi minutuko denbora kendu zion Juanjo Lopezi. Sailkapena:1. Nazabal 30.252. Lopez 32.043. Mindegia 33.094. Barberena 37.135. Senosiain 40.31