60 neskek ekingo diote txapelketari

Guaixe 2007ko urriaren 17a

Lehiari asteburuan emango zaio hasiera. Pala jokalariak 4 mailatan arituko dira jokoan: benjamin mailan, jubeniletan eta helduen 1. zein 2.mailan. Neurketak Etxarri Aranazko eta Bakaikuko pilotalekuetan izanen dira, ostiraletan, larunbatetan nahiz igandetan, kasuak kasu. 5 jardunaldiz osatua dago txapelketa eta 5. horretan, azaroaren 3. asteburuan, jokatuko dira finalak, aurreko asteburuan aurrefinalen txanda izanen da. 1. jardunaldiko zaharrenen partiden iragarpena bildu da eta ez benjaminena, gazteenena, antolatzaileek jakinarazi duten moduen "horiek haurrak direlako eta lehiaketan beste modu batera arituko baitira". Lastailak 19an, ostiralarekin, Etxarri Aranatzen 19:00etatik aurrera:Helduen 2. maila:Mari Paz-Cristina / Yanira-SaioaUrtasun aizpak / Axun-MertxeMª Sol-Juli / Maria-MaialenHelduen 1. mailan:Nagore-Nati / Itsaso-MaiderLastailaren 19an, ostiralarekin, Bakaikun 19:00etatik aurrera:Helduen 1. mailan:Susana-Mirentxu / Maite-InesMiren-Maitane / Ana-IrantzuGarbiñe-Arantxa / Judith-MaiderIera-Saioa / Alizia-AmaiaLastailaren 20an, larunbatarekin, Etxarri Aranatzen Jubenilen mailan:Leire-Maitena / Olaia - ItziarIratxe-Garazi / Eneritza-RebekaLastailaren 20an, larunbatarekin, Bakaikun:Jubenilen mailan:Noemi-Garazi / Ane-GaraziAne-Ane / Ane-Ohiana