Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Horren aurrean Etxerat-ek eskatu zuen euskal presoak Euskal Herriratzea eta "edozein herritarrek bezala, unibertsala den osasun asistentzia duina jasotzeko eskubidea" izatea. Salatu zutenez, presoek "ezin dituzte konfiantzazko medikuak kontsultatu". Horrekin batera, Etxerat-ek nabarmendu zuen presoak "dituzten baldintzetan egonik, ezinezkoa da haiek ongi egotea". Horregatik gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten presoen politikoen "osasun egoerak oraindik eta gehiago okertu" daitekeela azpimarratu zuen Etxerat-ek. Egoera horri aurre egiteko Etxerat-ek herritarrei "konpromisoak" eskatu zizkieten, "bat egiteko eskaera hauekin". Horretaz gain, Euskal Autonomi Elkarteko eta Nafarroako arartekoarekin biltzeko asmoa ere azaldu zuen presoen senideak biltzen dituen erakundeak.