Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
JardunaldiaNafarroako Merkataritza eta Industria Ganberak Kontziliazio neurriak lehiakortasun abantaila gisa jardunaldia antolatu zuen. Ekitaldia erakunde antolatzaileko Enpresa Soluzioetarako teknikari Ainara Garcia Alverok aurkeztu zuen. Haren ondoren hitza Optimiza aholkularitza enpresako bazkide zuzendari Francesc Saldañak hartu zuen. Lan kontzeptu eta modu berrien inpaktuen berri eman zuen Francescek. Horretarako teoriarekin batera eta zenbait enpresetan hartutako neurriak ere azaldu zituzten. Nafarroako Merkataritza eta Industria Ganberaren jardunaldietan azaldu zenez, "gero eta enpresa gehiago dira erraztasunak ematen dituztenak haien langileek lan eta familia bizitza kontziliatzeko, jakin baitakite, eta langilearen sexuak berdin dio, langilea pozik dagoen neurrian hori enpresarendako onuragarria izanen dela". Nafarroako Merkataritza eta Industria Ganberak antolatutako jardunaldiaren helburua zen enpresa txiki eta ertainak eta autonomoak malgutasun eta ardura sozial korporatiboko politiken inguruan sentsibilizatzea. Ganberak zabaldu nahi izan zuen mezua zen politika horiek enpresari eta langileei motibazioa, inplikazioa, produktibitatea eta enpresa kultura ematen diotela.