Drogak eta gazteak jardunaldia izanen da larunbatean

Guaixe 2007ko urriaren 26a

Bere oinarria Euskal Herriko Gazteriaren Kontseiluak orain bi urte eginiko diagnostikoan eta bigarren Biltzarrean jasotako ekarpen eta hausnarketan du. Hala, erakunde horren ekintza planaren lehentasunezko eremua da drogen fenomenoa eta jardunaldia arlo horretan egindako urratsa da. Askagintza eta Hegoak erakundeetako kideek dinamizatuko dute jardunaldia. Lan taldeak osatuko dituzte "gazteok drogekin dugun harremana hausnartu, egoera aztertu, jaso eta aurrera begira egin dezakegunaz zein eraiki ditzakegun alternatibaz hitz egiteko". Gazteok subjektu gisa, ingurunearekin eta sustantziekin duten elkar bizitzaren inguruko hausnarketa izanen dela Etxarrikoa eta gazteen parte hartzeari zabalik dago. JardunaldiaSarrera-aurkezpena eta gero sustantziak izanen dituzte aztergai bildutakoek. Ondoren, lan taldeetan testuinguruen azterketa eginen da eta gero lantaldeetako ondorioak komunean jarriko dira. Akuilu, baserritar gazteak biltzen dituen elkarteak, bazkaria eskainiko die bildutakoei. Ondoren berriro gaiari lotuko zaizkie bildutakoak eta pertsona izanen dute aztergai. Azkenik jardunaldien ebaluaketa eta itxiera izanen da. Haiek despeditzeko Oihulari klonw taldearen Klonwklusioak antzezlanarekin gozatzeko aukera izanen da.