Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Etxarrik Donezteberen kontra 2 goleko aldeagatik irabazi zuen. Etxetik kanpo jokatu zuen talde sakandarrak eta 0-2ko markagailuarekin egin zen garaipenarekin. Golak Salinasek eta Aldazek egin zituzten, baina Alegriaren jokoa azpimarragarria izan zen. Talde biak gogor aritu ziren, baina Etxarrik aukerei etekin ateratzen jakin zuen eta hala, 3 puntuak eskuratu zituen. 9. jardunaldia eta gero, Etxarri liderra da erregional mailako 1. multzoan. Neurketa baten faltan, atzeratua gelditu zena, 16 puntu eskuratu ditu. Datorren jardunaldian etxean arituko da eta Beti Kozkor taldea izanen du aurrez aurre. Talde hori, taulan azken aurrena da 8 punturekin.