Ziurtagiriaren Elkartea aurkeztu da Sakanan

Guaixe 2007ko azaroaren 12a

ElkarteaEuskararen ezagutza eta erabilera mailaren berri ematen duten ziurtagiriak orain arte Kontseiluak banatzen zituen. Baina horiek hobeki kudeatzeko beste erakunde bat sortzea erabaki zen eta hori da Ziurtagiriaren Elkartea. Hiriberrin bere burua aurkeztu zuen elkarteak, bildutakoei bere egitekoak azaldu zizkien eta "ziurtagiria ziurtagiridunei hurbildu" nahi izan zuten.  Bai Euskarari akordioaren bidez, gaur egun, 64 entitate sakandar (1.500dik gora Euskal Herrian) ari dira bere burua euskalduntzeko prozesuan. Horren adierazle da ziurtagiria, eta entitateek hartutako konpromiso horren kanpo adierazlea irudi bat da, entitateek beren euskarrietan erabiltzen dutena. Irudi hori berritu egin da eta horrekin beste hainbat material ere. Hiriberriko aurkezpenean aurreratu zenez, Sakanako eragileek hilaren 22an ospatuko den ekitaldian jasoko dute. BideaBai Euskarari Akordioa 2001etik dago lanean Sakanan. Denbora tarte horretan hainbat urrats eman ditu Sakanan, esaterako: ibarreko Bai Euskarari Mapa, ziurtagiria duten Sakanako entitateak dituena eta udaletxe sarreretan jarri dena; Bai Euskarari zozketa edo Sakandarren Egunean euskararekin konpromisoa hartzeko bidea eman zuela.