Erakunde horrek erlijio erabilera duten eraikinak izaera publikoa eta herrien jabetza izatea aldarrikatzen du. Aldi berean, elizbarrutiak jabego-erregistroan bere izenean jarri izana kritikatu du. Horren kontra jo eta erlijio erabilerako jabetzarik oraindik ere jabego-erregistroan inskribatu gabe badago udalaren izenean izendatzeko eskatu du plataformak. Aldi berean, Burlatako kultur etxean eginen den hautetsien batzarrera joateko eskatu zaie hautetsiei.
Oihan enkantea
Etxarri Aranazko Udalak, enkante bidez, Artxaranen larizio pinu eta Alpistazurin eta Arramaxkan pago aprobetxamentuak saldu nahi ditu. Aurrenak 950 zura/m3 egiten dute eta 434 egurra/m3 egiten ditu eta hasierako prezioa 20.736 eurokoa da. Bigarrenak, horiek 315 zura/m3 eta 1.741 egurra/m3 egiten du eta 24.787 euro da hasierako prezioa. Azkenak, 28 zura/m3 egiten dute eta 1.869 egur/m3 eta 9250 euro da hasierako prezioa. Proposamenak herriaren etxean aurkeztu beharko dira.